IKUSKIZUNAK

Oroitzapen ederrak

Formatu handiko antzezlan musikatua | Familia-ikuskizuna, Euskaraz (60 minutu)

Motx pailazoak trikimailu ezin hobea du begiak betirako itxi dituen lagun mina oroitzeko, eta bide batez, elkarrekin bizi izandako abenturak gogoratzeko. Motxek laguntza behar izan duenean Martintxok beti lagundu izan dio, eta oroitzapenen bitartez elkarren alboan jarraituko dute. Hiru urte pasa dira lagunaren omenez haritza landatu zutenetik familia giroan, eta horren harira, oroitzapenez beteriko abentura berri bat abiatuko da gaurkoan.

Oroitzapen eder bat

Formatu ertaineko antzezlan musikatua | Familia-ikuskizuna, Euskaraz (50 minutu)

Motx pailazoak trikimailu ezin hobea du begiak betiko itxi dituen lagun mina oroitzeko, eta bide batez, elkarrekin bizi izandako abenturak gogoratzeko. Motxek laguntza behar izan duenean Martintxok beti lagundu izan dio, eta oroitzapenen bitartez elkarren alboan jarraituko dute beti. Hiru urte pasa dira lagunaren omenez haritza landatu zutenetik familia giroan, horren harira, oroitzapenez beteriko abentura berri bat abiatuko du gaurkoan.

Aikol Elkarte Artistikoa | 2026