NOR GARA?

KOLOREZ JANTZITA, ZORIONEZ BETERIK!
Proiektu honen helburu nagusia Euskaraz eta alaitasun osoz balore hezitzaileak lantzea da irri, kantu eta dantzaren bitartez, batez ere umeekin. Horrez gain, beste helburu batzuk ere biltzen ditu proposamenak: Euskararen erabilera bultzatzea, gaur egun mundu mailan bizi ditugun gatazka eta arazoeei buruz hitz egiteko modu berri bat sortzea, etab.
7 urte bete dira proiektua Iker Gonzalez Libanok sortu zuenetik eta, geroztik, 80 emanaldi baino gehiago egin izan ditu Euskal Herriko 7 lurraldeetan banatuta.“Oroitzapen ederrak” izenez aurkeztutako azken antzezlanean heriotza eta dolua hartzen ditu gai nagusitzat, Hil Argi elkartearekin elkarlanean osatutako proposamen berri bat izango dena haurrekin heriotzaren gaia lantzeko.
